Suediatik soinu trinkoa, energiaz betea eta gustagarria ekarri du Electric Boys taldeak

Miren Arregi Amasorrain 2011ko aza. 7a, 13:00

Franco Santunione taldeko gitarra-jotzailea ondoezik antza, eta ezin izan zuen Oñatiko Gaztelekuko kontzertuan egoterik izan.  Hala ere, Suediako Electric Boys taldeko beste hiru kideek erakutsi zuten eurena musika dela; musika sortzea, musika egitea eta musikaz gozatzea. Conny Bloom gitarra-jotzaile eta abeslariak, Andy Christell baxu-jotzaileak eta Niclas Sigevall bateria jotzaileak Jukebox talde arrasatearren ondoren egin zuten agerraldia.

1989an Suediako taldeak argitaratu zuen Funk-O-Metal Carpet Ride lehen diskoak izan zuen arrakastak Europako eta EEBBetako eszenatokietara katapultatu zuen taldea eta ordutik garapena geldiezina izan da. Taldeak arrakasta handia lortu zuen hein baten, Beatles estiloa, psikodelia eta gitarren riff heavyak nahasten zituelako. Suedian, Ingalaterran nahiz EEBBetan, euren single eta diskoek arrakasta lortu izan dute beti; iaz sartu ziren azkenengoz estudioan, And Them Boys Done Swand diskoaren grabaketarako.

Soinu trinkoa

Soinuari erreparatuz, ez da zaila izaten, talde baten musikaren kalitateaz ohartzea. Electric Boysek ez du zalantzarako tarterik uzten. Kontzertua entzun zuen oro jabetu zen taldearen soinu trinkoaz, bereziaz, kalitatezkoaz. Doinu berriak eta zaharrak eskaini zituzten eta taldekideek Gaztelekuan elkartu ziren ikusleak poltsikoratzen ere jakin zuten. Rocka, funkya, doinu gogorrak eta leunagoak uztartuz eta ikuslea ere ikuskizunaren parte eginez, taldeak profesionaltasunez erantzun zuen. Berdin egin zuen ikuslegoak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak