Bolada ona amaitu zaio etxean saskibaloiko Aloña Mendiri

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 6a

41 partidu jarraian irabazi ditu Aloña Mendi saskibaloi taldeak Oñatin, Zubikoan. Bada, EBAko hirugarrenean, bolada ona bukatu zaie. Cafes Aitonaren kontra 77-85 galdu zuen. Dena den, 16 eta 17 puntuko atzerapena izan arren, irabazteko aukerak izan zituzten. "Eskura izan dugu irabaztea, baina lehen zatian akats gehiegi egin ditugu. Berangu heldu gara", esan zigun bukaeran Xabi Igartua entrenatzaileak.

Cafes Aitonak garaipena zabala lortzeko aukera izan zuen, eta Aloña Mendik markagailuari buelta eman eta irabazteko aukerak. Baina, donostiarren defentsak arazo asko sortu zizkien oñatiarrei. Hori horrela, akats asko egin zituzten batez ere, kanporko jaurtiketatan. Hiruko 40 egin eta 10 bakarrik sartu zituzten.

Hurrena Torrelavegan

Aloña Mendik etxetik kanpo jokatu du EBAko hurrena, eta lehen bidai luzea egin beharko dute (etxetik kanpoko aurreko lehia Donostian jokatu zuten): Torrelavegan (Kantabria) jokatuko dute domekan. Autobusez egingo dute bidaia, zapatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak