Gaur, eguaztena, azaroak 2 hasiko dituzte Kultura batzordean eskulan ikastaroak. Hain justu ere, zeramika, hari eta puntu-lan eta gazteendako pintura ikastaroak. Gainerakoak eguenetik aurrera: gazteendako pintura ikastaroko beste taldeak eguenean hasiko du ikastaroa; nagusiendako pintura eta hari eta puntu-laneko bigarren taldea azaroaren 7an; pintura dekoratiboa azaroaren 8an; eta bitxigintza 11n. Guztiak, Bidebarrietako lokalean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.