Psikodelia eta gitarra riff heavy indartsuak Electric Boys suediarren eskutik

Maider Arregi 2011ko azaroaren 1a

'Gaztemaniak!'-ek antolatuta, zapatuan Gaztelekuan izango da zuzenean Electric Boys taldea. 2010ean kaleratutako And Them Boys Done Swand azken diskoa aurkeztuko digute Electric Boys taldeko mutilek Oñatiko Gaztelekuan, zapatuan. Suediarrekin batera, Arrasateko Jukebox taldearen aspaldiko rock-and-rolla entzuteko aukera izango da. Puestas del infierno bigarren lana aurkeztuko dute zuzenean 22:30ean hasita. Sarrera 7 euro.

Conny Bloom gitarra-jotzaile eta abeslariak, Andy Christell baxu-jotzaileak, Franco Santunione gitarra-jotzaileak eta Niclas Sigevall bateria-jotzaileak, 1988an sortu zuten Electric Boys taldea Stockholmen. Taldeak arrakasta handia lortu zuen berehala, Beatles estiloa, psikodelia eta gitarren riff heavyak nahasten zituelako. 1989an beren lehen diskoarekin, Funk-O-Metal Carpet Ride lanarekin, sekulako ospea lortu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak