Kros lasterketak egin dituzte Oñatiko gaztetxoek San Martinen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urriaren 29a

Eskola kiroleko jardunaldirik ez dute izan aste bukaeran Oñatiko gaztetxoek. Hala ere, Aloña Mendik antolatuta atletismo probak egin dituzte. San Martingo zelaian kros lasterketak egin dituzte. Hainbat mailatan banatuta egin dituzte probak, 80 bat korrikalarik.

ARGAZKI GALERIA

Benjamin, alebin eta infantil

80 gaztetxo elkartu dira San Martinen. Oñatikoak bakarrik ez, Zumarragakoak ere izan dira. Benjamin, alebin eta infantil mailetako probak egin dituzte. Benjaminek 300 metroko lasterketa egin dute, alebinek 600 metrokoa eta infantilek ere 600 metrokoa.

Amaieran gozokiak banatu dituzte parte hartzaile guztien artean.

Yerai Varela Aloña Mendiko atletismo saileko kidea ibili da herriko gaztetxoekin lanean. Haren esanetan neska-mutikoek atletismoa ezagutzea da horrelako proben helburu nagusia. Hilean behin egiten dituzte lasterketak, Zubikoa kiroldegian edo San Martinen. Varelak azaldu digu gaur egun 20 bat lagun daudela Aloña Mendiko atletismo sailean federatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak