100 urtetik gorako zuhaitza bota du haizeteak Oñatin

Mireia Bikuña 2011ko urriaren 27a

Hango bizilagunek esandakoaren arabera, 04:25ean erori da. Udal langileak hasi dira zuhaitza zatitu eta ingurua garbitzen. "100 urtetik gorako lau zuhaitz genituen etxe aurrean, eta haizeteekin guztiak jauzi dira", esan digute. Baina hori ez da izan haizeteak Oñatin eragin duen kalte bakarra. Suhiltzaileak teilak kentzen dabiltza: Kale Zaharrean, postetxea dagoen etxean eta udaletxean kendu dituzte haizeteak mugitutako teilak.

Bestalde, atzo ilunkaran, zuhaitz bat bi autoren gainera erori zen Kurtzebide kalean, Garai familiakoen terrenoan. Gaur goizean zuhaitz zatitzen zeuden. Udaltzainek esandakoaren arabera, argiarekin arazoak ere izan dituzte Murgia eta Berezao auzoetan. Udaltzainak lanean dihardute herritarrek abisuak jasotzen (943 08 10 00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak