Ruper Ordorikak gaur aurkeztuko du disko berria: 'Hodeien azpian'

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 26a

Ruper Ordorikak Hodeien azpian disko berria aurkeztuko du gaur, Bilbon. Bere ohiko musikariekin New Yorken grabatu eta Elkar estudioan nahastu ondoren, prest dago jada.

"Kantuak sortzen nekaezina bada, kantuen soinuari xehetasun handiarekin erreparatzen dio Ruperrek, disko bakoitzari dagokion usain eta bereizgarria bilatu nahian. Beti lortzen du gu harritzea. Beti lortzen du aurrera egitea", irakur daiteke Elkarren oharrean.

Kantuen bidez, irudi literarioari helduta, "gizakiaren barruko ametsak, fantasmak eta barne-hizketak..., gizakiaren patua, dakarkigu gogora, kezka guztien gainetik, bakean egon gaitezen".

Diskoa dagoeneko salgai jarri dute Elkarren webgunean eta ohiko saltokietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak