Gipuzkoako autobideak kudeatzen dituen Bidegi Foru elkargoak presidente berria du, izendatu berria: Larraitz Ugarte oñatiarra izango da. Mugikortasun eta Bide-Azpiegiturako diputatua da Ugarte, Gipuzkoako Foru gobernuko bozeramaile izateaz gain. Beste bost kide izango ditu Bilduk Bidegiren administrazio kontseiluan. Bestalde, Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkatuta dauden gainerako alderdi politiko guztiek (EAJ, PSE-EE, PP eta Aralar) ordezkari bana izango dute Bidegin. Zuzendaria ez dute oraindik aukeratu. Orain arte, Borja Jauregi jeltzalea izan da Bidegiren zuzendaria.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.