Aurtengo azaroaren 29an 35 urte beteko dira Mondragoeko kooperatiba mugimenduaren sortzaile eta sustatzaile nagusia zena zen hil zela. Arrasate eta Bergarako Artziprestaldeak, Arizmendiarretaren Lagunen Elkartearekin batera antolatu dituzte mahainguruok, guztiak izenburu bakarraren inguruan: On Jose Maria Arizmendiarrieta; Elkarkidetzaren Apostolua.
Arano, Biteri eta Arizmendiarrieta
Bestalde, 2015. urtean beteko dira 100 urte On Jose Maria Arizmandiarrieta (Markina, 1915eko apirilaren 22a-Arrasate, 1976ko azaroaren 29a) jaio zela. Hori horrela, ekimen bereziak antolatu nahian dabiltza Arizmandiarrietaren Lagunak Elkartekoak Arrasateko Udalarekin batera. Arano maisua, Pedro Biteri eta On Jose Maria Arizmandiarrieta, Mondragoe, aurreko gizaldian, eraldatu zuten hiru gizon garrantzitsuren gainean jarduteko aprobetxatu nahi dute mendeurrena.
Hori aurrerago izango da, baina, bestelakoan, hauxe da ondorengo egunetarako On Jose Maria Arizmendiarrietaren inguruan antolatu diren ekimenak:
- Azaroak 7: 19.00etan, Aretxabaletan. Arkupe Kultur Etxean. Hizlariak: Jose Mari Larramendi (Arizmendiarretaren Lagunak Elkartearen kidea). Moderatzailea: Pedro Letona.
- Azaroak 14: 19.00etan, Bergaran. Miguel Altuna inistituko eraikin zaharrean, Ibargarai kalean. Hizlariak: Jabier Retegi (Arizmendiarretaren Lagunak Elkartearen kidea) eta Juan Mari Otaegi (Euskal Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko presidentea). Moderatzailea: Juan Lekuona.
- Azaroak 21: 19.00etan, Arrasaten. Kulturateko areto nagusian. Hizlariak: Juan Mari Uriarte (Donostiako Gotzain ohia), José Mari Ormaetxea. Moderatzailea: Jabier Retegi.
- Jardunaldi guztien amaiera bezala, azaroaren 29an, 19:00etan, urteurreneko meza ospatuko da Arrasateko San Juan Parrokian.