'Herrijorran' egitasmoa abian da

Maider Arregi 2011ko urriaren 25a

Oñatiko Udal Gobernuak Herrijorran proiektua abiarazi du, herritarrek egitasmoak modu parte-hartzailean lantzeko . Proiektu hori hasi da lehen pausoak ematen: azaroan onartu nahi duten udal aurrekontua era honetan landu gura du Udalak, eta horretarako, tailerrak ari dira egiten. Atzo hirigintza eta haurrak, euskara eta hezkuntza tailerrak egin zituzten. Herrijorran-en filosofiari jarraituz, herritar guztiendako da. Gaur, Gaztedia izango dute hizpide 17:00etan gaztelekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak