Laster arte Potemkin

Maider Arregi 2011ko urr. 24a, 11:29

2003an sortu zen talde oñatiarra; Askok gogoratuko dute Danbakako lehen edizioko final lehiatsu hura, Sharon Stoner eta Potemkin buruz buru. Urte dezente pasa dira ordutik; ordu asko eman dute errepidean  Potemkineko mutilek eta taula gainean 100 zuzenekotik gora eskaini dute. Bi disko kalean dutela, oñatiarrek, orain atsedenaldia hartzea erabaki dute. Joxek, Martik, Mikelek, Alexisek, Tzutzik eta Ibanek, gero arte esan digute. Jarraian duzue facebookeko orrian zaleei utzitako agur mezua:

Potemkin: "Potemkin taldeak geldi une bat edukitzea erabaki du.Taldeak 100 kontzertutik gorako kurrikuluma eta 2 diska ditu POTEMKIN eta GAUAREN ZAINDARIAK izenpean.Mila esker kontzertuetara etorri zareten guztioi,amets hau egiten lagundu gaituzuen guztioi eta nola ez beti ere isilpean gu guztioi momentu hon eta txar guzti hauei ondoan egon zaretenoi.Agur bero batekin JOXE,MARTI,MIKEL,ALEXIS,TZUTZI eta IBAN ...............laister arte.".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak