Lehenengo Txanda egunak harrera beroa izan zuen Oñatin

Txomin Madina Milikua 2011ko urriaren 24a

24 izan ziren azkenean atzo egindako lehenengo Txanda egunean euren produktuak herriko plazako karpan jarri zituztenak.

Plazako karpa egun guztian egon zen jarrita, baina beste hainbat ekintza ere antolatu zituzten dendariek. Hala, arratsaldean haurrendako puzgarriak egon ziren, eta iluntzean, Giokelak emandako 125 kilo saiheski banatu zituzten. Dendariak eurak izan ziren zerbitzari lanetan ibili zirenak. 50 euroko 34 sari ere banatu zituzten bezeroen artean.

Balorazio oso positiboa

Alberto Vesga Txandako presidentearen esanetan, dendariek egunaren oso balorazio positiboa egiten dute; batetik herritarrek komertzioak ezagutzeko balio izan duelako, eta bestetik, dendariek elkartasun irudia eman dutelako. Salmentekin ere gustura geratu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak