Helduen taldea Santokristotik irten zen, eta toki horren historia gogorarazi ostean, Zelai Zabalera joan zen taldea. Han Alberto Elortza sukaldariak baserriaz egin zien berba; handik Turismo Bulegorantz abiatu ziren. Zain zuten han Mankomunitateko Turismo teknikari Ana Heriz, arlo horren gainean egiten den lanaren berri emateko. Irteera amaitutzat eman aurretik, Sindika ostatua eta Milikua taberna bisitatu zuten.
Animalien aztarnen bila
Umeak, bitartean, basoan sartu ziren bi taldetan banatuta, eta han naturarekin lotutako tailerrak egin zituzten; besteak beste, animalien aztarnak bilatu zituzten eta zuhaitzen hostoak batu. Pozik geratu ziren guztiak Aizkorri-Aratz egunarekin.