Saltokiak kalera aterako ditu Txandak

Mireia Bikuña 2011ko urriaren 21a

Txanda dendarien elkarteak ospakizun eguna du bihar: I. Txanda eguna egingo dute Herriko Plazan. Saltokiak kalera aterako dituzte elkarteko 23 kidek, eta herriko dendetan zer saltzen den erakutsiko dute. Hori da Txanda egunaren helburua. "Dendariok elkarren artean dugun sendotasuna erakutsi gura dugu. Indarra daukagu aurrera egiteko eta krisia gainditzeko", esan digu Txandako presidente Alberto Vesgak.

Ekitaldia 10:00etan hasiko dute. 23 parte-hartzaileek saltoki bana izango dute Foru plazan, eta herritarrek erosteko aukera izango dute. 12:00etatik 14:00etara arte haur eta gaztetxoendako jolasparkea egongo da. 16:00etatik 19:00etara puzgarriak egongo dira. 13:30ean, irailean zehar egindako Txantxikuaren bila jolasaren 40 irabazleek sariak jasoko dituzte plazan. 18:00etan, dendarien elkarteko harakin eta tabernariek saiheski errea eta ardoa emango dituzte.
Plazako ekitaldiak girotzeko, musika eskolako trikiti taldeak kalejira egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak