Auto ilarak Magdalena parean gertatutako istripuaren ondorioz

Maider Arregi 2011ko urriaren 20a

GI 26-30 errepidean, Magdalenako gasolinera parean,  Opel Corsa auto bat errepidetik irten da. Gidaria, emakumezkoa zorabiatu eginda eta Ospitalera eraman dute. Istripuaren ondorioz errepidea zikindu egin da eta Ertzaintza eta garabia bertan daude errepidea garbitzeko lanetan. Une honetan auto ilara handiak daude bertan, beraz kontuz gidatzeko aholkatu du Ertzaintzak bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak