"Erakundea bera ez ezik, guardia zibilak eta Euskal Herrian bizi diren guardia zibilen senideak erasotzen ari da Bildu" esan du AUGC Guardia Zibilen elkarteak. Diotenez, Bilduk gobernatzen duen herrietan sentitu dute eraso hori, tartean, Oñatin, non "koalizio abertzaleko kideek bideo bat egin duten guardia zibilen bizkar barre eginez eta Euskal Herritik joan daitezela eskatuz". Era berean, salatzen dute, kuartelen aurrealdeetan, maletak jarri dituztela eta hori "oso kezkagarria" iruditu zaie.
Bestalde, AUGC elkartearen iritziz, guardia zibilek eta hauen senideek jasan dituzten erasoek "ez dute erantzun irmorik izan erakunde publikoen aldetik". Horregatik iragarri dute elkarretaratzea domekarako. Bide batez, gogoratu nahi izan dute hurrengo azaroaren 2tik aurrera, guardia zibilek ezingo dutela protesta ekimenik edo elkarretaratzerik egin, "PPk eta PSOEk hala adostu dutelako lege batean".