Eskulan ikastaroetarako matrikula zabalik

Mireia Bikuña 2011ko urriaren 19a

Hilaren 28ra arte ordaindu beharko da matrikula. Ikastaroen prezioak dira: helduenak 68 euro, gazteenak 49,50 euro eta bitxigintzakoa 32 euro. Ordaintzen ez dutenak ikastarotik kanpo geratuko dira. Taldeak ikusgai daude kultura etxeko sarreran.

Bost dira Kultura Sailak eskaintzen dituen ikastaroak: hari, patchwork eta puntu-lanak Arantzazu Lizarralde irakaslearekin; gazteendako eta helduendako zeramina Imanol Aranburuarekin; bitxigintza irati Ugarterekin; gazteendako eta helduendako pintura (gazteak Lexeia Larrañagarekin eta helduak Luis Laskurainekin); eta eskulan dekoratiboa Jasone Agirrerekin. Ikastaro guztiak 40 ordukoak izango dira, bitxigintzakoa izan ezik. Berau 14 ordukoa izango da. Ikastaroak azaro hasieran hasiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak