Dena prest Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Oñatiko final-laurdenetako

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 18a

Zapatuan jokatuko da Oñatin jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdenetako saioa. Zubikoa kiroldegian izango da zita, arratsaldeko 17.30ean. Kantatuko duten bertsolariak izango dira: Jexux Mari Irazu, Beñat Lizaso, Iñaki Gurrutxaga, Agin Rezola, Iñaki Zelaia eta Iban Urdangarin.

Gai-jartzaile lanetan arituko da Imanol Arabaolaza. Saioa antolatzeko lanetan, Oñatiko Udalaren eta Bertso Eskolakoen laguntza izango du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.

Saioaren gaineko informazio gehiago hemen. Bestalde, sarrerak erosteko aukera izango da txapelketako webgunean ostirala eguerdiko 12.00ak arte.

Sarreren prezioa da: arrunta 10 euro, gazteak 5 euro eta bazkideak 7 euro.

Oñatiko bertso eskolakoek adierazi dute zapatuan bertan 16:00etan zabalduko dutela leihatila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak