Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak urtero antolatzen duen Lege-Soziologiako Nazioarteko Masterraren 22. programa hasi da. Argentina, Kolonbia, Ekuador, Espainia, AEB, India, Liberia, Portugal, Uganda, Estonia eta Vietnamgo 13 ikaslek hartuko dute parte eta martxora bitartean, gaur egungo lege soziologiarekin lotura duten 12 ikastaro egingo dituzte, maila handiko irakaleen gidaritzapean.
Friendship programa
Aurreko hiru aldietan izandako arrakasta ikusita, Friendship programa ere abiarazi dute ikasturtearekin batera. Helburu nagusia da Masterrean parte hartzen duten kanpoko ikasleei Oñatin integratzen laguntzea. Horretarako, oñatiar guztiak gonbidatu dituzte programan parte hartzera eta 35 lagunetik gora bat egin dute egitasmoarekin.