Sarreren prezioa da: arrunta 10 euro, gazteak 5 euro eta bazkideak 7 euro.
Oñatiko bertso eskolakoek adierazi dute zapatuan bertan 16:00etan zabalduko dutela leihatila.
Zapatuan jokatuko da Oñatiko Zubikoa kiroldegian Gipuzkoako bertsolari txapelketako lehen final-laurdena, 17:30ean. Pilotalekuan izango da saioa eta parte hartuko dute Jexux Mari Irazuk, Beñat Lizasok, Agin Rezolak, Iban Urdangarinek, Iñaki Gurrutxagak eta Iñaki Zelaiak. Aurkezlea Imanol Arabaolaza izango da. Sarrerak interneten daude salgai, saioa jokatu aurreko egubakoitzera arte, 12:00ak arte.
Sarreren prezioa da: arrunta 10 euro, gazteak 5 euro eta bazkideak 7 euro.
Oñatiko bertso eskolakoek adierazi dute zapatuan bertan 16:00etan zabalduko dutela leihatila.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.