Aloñak puntu ona lortu du gaur Berioren aurka. Andoni Azkargorta entrenatzailearen arabera, partidu "ona eta serioa" egin dute oñatiarrek: "Defentsan oinarritu dugu jokoa eta kontraeraso onak egin ditugu. Gol bat baliogabetu digute eta azkenean eskura izan dugu garaipena. Oso jokalari onak ditu Beriok, futbolean jokatzen orain arte egokitu zaigun talde onena izan da. Inflexio puntua izan da, 90 minutuak konzentratuta egoten badakigula erakutsi diogu gure buruari. Hori da jarraitu beharreko bidea".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.