"Mundu mailako krisiak, bizitza hobetzeko beharra eta bakea eta bizikidetza Euskal Herrian" dira Baketik fundazioaren lan ildoak, gaur Jonan Fernandez zuzendariak azaldu duen moduan. Bost urte egin eta gero bidea berriz definitu eta estrategia zehazteko beharra ikusi dute Baketiken eta gaurko aurkezpenean lema bat nabarmendu dute, guztiaren gainetik: Aukera dezakegu.
Aukera etikoki jasangarria den aldaketa pertsonal eta soziala da eta abiapuntua gaurko ekitaldia izan da. Hasteko hiru ikastaro egingo dituzte urte amaierara arte, berradiskidetzeari buruzkoa azaroan, boluntarioekin elkartuko dira hile berean eta abenduan hiru eguneko ikastaro bina egingo dituzte aldaketa soziala eta pertsonala uztartuta.
Horrez gain, autofinantziazioa bultzatzeko bazkide bila ere badabiltza.