Eskulan ikastaroetan izena emateko azken egunak

Mireia Bikuña 2011ko urriaren 14a

Gaur eguena 16:30etik 20:30era eta bihar, zapatua, 10:00etatik 13:30era eman daiteke izena kultura etxeko sarreran. Hurrengo astean egingo dituzte zerrendak eta matrikula ordaintzeko epea zabalduko dute: hilaren 17tik 28ra. Ikastaroen prezioak dira: helduenak 68 euro, gazteenak 49,50 euro eta bitxigintzakoa 32 euro.

Bost dira Kultura Sailak eskaintzen dituen ikastaroak: hari, patchwork eta puntu-lanak Arantzazu Lizarralde irakaslearekin; gazteendako eta helduendako zeramina Imanol Aranburuarekin; bitxigintza irati Ugarterekin; gazteendako eta helduendako pintura (gazteak Lexeia Larrañagarekin eta helduak Luis Laskurainekin); eta eskulan dekoratiboa Jasone Agirrerekin. Ikastaro guztiak 40 ordukoak izango dira, bitxigintzakoa izan ezik. Berau 14 ordukoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak