Espainiako gerra hasi zela 75 urte pasatu diren honetan, emakumeen ahotsa eta ikuspegia ezagutarazi gura izan dute ikuskizun honetan. Emanaldia joan zen astean izan zen Donostiako Victoria Eugenian. Adineko emakumeen testigantzak eta euskal artistak (dantzariak, bertsolariak, abeslariak, antzezleak...) izan ziren eskenatokian. Gipuzkoa Kulturarako ekoiztutako erreportajea ikusgai duzue hemen. Besteak beste, Idoia Etxeberria oñatiarra, Ahotsak-eko eta Amantala kultur elkarteko kidea ageri da bertan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.