Kantari Oñatin izango da asteburuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko urriaren 14a

Arrasate eta Aramaioko gaztetxoen ostean, asteburu honetan artista oñatiarren txanda izango da. Oñatiko Gaztelekuan 8 eta 12 urte bitarteko 150 gaztetxo inguru batuko dira zapatuan eta domekan euskal kantuak abestu eta dantzatzeko. Guztira, zortzi saio ekoiztuko ditu Goienak Kantarirekin Oñatin. Goiena telebistan Kantari karaokearen hirugarren edizioa emititzen astelehenean, hilak 17, hasiko gara.

Oñatiko artista gazteak prest daude dagoeneko azken asteetan ikasi duten euskal kantua ikus-entzuleen aurrean egiteko. Zapatu eta domekan arratsaldeko 17:00etan hasiko gara Kantariko grabazioekin, beraz, parte hartu behar duten gaztetxoen lagun, guraso eta aiton-amonak, arratsaldeko 17:00etatik aurrera gozatu ahal izango dute Kantariko ikuskizunarekin Oñatiko Gaztelekuan.

Emisioak telebistan

Goiena telebistan Kantari karaokearen emisioekin astelehenean, hilak 17, hasiko gara. Arratsaldeko 19:15ean izango da hori astelehenetik egubakoitzera bitartean eta errepikapenak izango dira hurrengo eguneko eguerdian. Zapatuan eta domekan, aste guztian emititutako saio guztiak ikusi ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak