Oñatiko euskaltegiak zortziko taldeak osatzeko deialdia egin du

Mireia Bikuña 2011ko urriaren 13a

2011-12 ikasturterako matrikula epea bukatu ondoren, beste deialdi bat egin dute Udal Euskaltegiko irakasleek, zortziko taldeak osatzeko helburuarekin. "Datuek erakusten digute taldeak txikiak direla, eta ez direla gutxieneko ikasle kopurura iristen. Zortziko taldeetan ematen ez diren orduak ez ditu ofizialtzat hartzen HABEk", esan digu euskaltegiko zuzendari Roberto Altunak. Taldeotan parte hartu gura dutenek lehenbailehen eman behar dute izena Bidebarrietako kaleko euskaltegian: bulegoan, eskola orduetan edo 943 78 24 96 telefonoan.

Osatu behar dituzten taldeak honako hauek dira: lehenengo maila, A1, astelehenetik eguenera, 09:30etik 11:30era (bi ikasle); lehenengo maila, A2, astelehenetik eguenera 18:15etik 20:15era (bi ikasle); bigarren maila, B2, 09:00etatik 11:00etara, astelehen, martitzen, eguazten eta egubakoitzetan (bi ikasle); bigarren maila, B2, 18:00etatik 20:00etara, astelehen, eguazten eta eguenetan (bi ikasle); eta laugarren maila, C2, 17:30etik 20:00etara, martitzen eta eguenetan (ikasle bakarra).

"Salbuespen egoeran"
Udal Euskaltegiak orain hasi duen ikasturtea eta beste bi izango ditu bizi duen egoerari buelta emateko. "Salbuespen egoeran gaude. Epe horretan konpondu beharko dugu arazoa", diote.Talde ofizialak sortzeko arazoari irtenbidea ematen ez badiote, Udalak hartu beharko du azken erabakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak