Saskibaloiari bultzada emateko bazkide kanpaina

Mireia Bikuña 2011ko urriaren 13a

Irudi erakargarria egin dute eta bihar, egubakoitza aurkeztuko dute plazan, 19:00etan. Adinaren arabera hiru bazkide txartel egingo dituzte: 14 urte artekoen txartelak bost euro balioko du; 14 eta 18 urte artekoendako txartelak 15 euro;  eta helduenak, 30 euro. Prezio horren barruan sartzen dira Sustrai Aloñak Zubikoan jokatuko dituen 12 partiduetako sarrerak.

Dena den, saskibaloiko bazkide egiteak beste hainbat onura ere baditu: batetik, bazkide egiten diren unean Sustrai fruta-dendan gastatzeko hiru euroko bonua jasoko dute; bestetik, etxean jokatzen diren partiduetan beste hainbat deskontu zozketatuko dituzte; eta azkenik, Lagun Arok etxean jokatzen dituen partiduetarako bina sarrera zozketatuko dituzte bazkideen artean. "Baskoniaren partiduetarako sarrerak lortzeko lanean gabiltza. Negoziaketak ondo badoaz, Buesa Arenako partiduetarako bi sarrera banatuko ditugu etxeko partiduetan", esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak