Talde kopuruan egondako aldaketez gain, txapelketak ez dauka beste berrikuntzarik. Lehen fasea liga moduan jokatuko dute: guztiak guztien kontra. Bigarren fasea bitan banatuko dute: multzo bakoitzeko lau talde onenek ligaxka moduan jokatuko dute azken fasea; eta gainerako taldeek, kopa txapelketa jokatuko dute kanporaketa eran. Ligaxkako eta kopa txapelketako bina talde onenek finalak jokatuko dituzte maiatzean.
The Gibel Boys txapeldun
Iazko finalak apirilaren 30ean jokatu zituzten. The Gibel Boys taldeak irabazi zuen txapelketa Txarrixaken kontra. Partidua bana bukatu zen, eta penalti jaurtiketatan erabaki zen lehia. Kopa txapelketan aldiz Lozorromo izan zen onena, Etxaixat menderatu ostean.