Pilare Egunean manifestaziora deitu du Fan Hemendik batzordeak

Leire Kortabarria 2011ko urriaren 8a

Prentsaurreko jendetsua egin zuten atzo Fan Hemendik batzordeko kideek eta beste hainbat oñatiarrek. Guardia Zibila "Oñatitik joatea exijitzeko" manifestazioa deitu dute Pilare Egunerako.

Fan Hemendik batzordekoek, lehenengo, salatu gura izan zuten "Guardia Zibilaren jarrera, batez ere uda honetakoa", eta "Guardia Zibilak Euskal Herrian, orokorrean, eta Oñatin ere, egoteko inongo arrazoirik ez" dagoela esan zuten.

Guardia Zibila Oñatitik joan dadin eskatzeko, kale-agerraldia egingo dute hilaren 12an, Pilare Egunean, Guardia Zibilaren ospakizun egunean, hain zuzen ere. Oñatiko plazatik abiatuko dira 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak