Hausnarketa egiteko hainbat esparrutako 40 bat aditu gonbidatu ditu Arkide elkarteak; besteak beste, Odile Rodriguez de la Fuente, Felix Rodriguez de la Fuente fundazioaren presidente ordea; Yolanda Jugo, elikagaien merkaturatzean aditua; Iñaki Alava, Basque Culinary Centerreko I+G arloko zuzendaria; eta Jabier Agirre, Ikerketa zientifikoen Goi Mailako Ikastegiko ikertzailea.
Lankidetza hitzarmenak sinatu
Bihar goizean, aditu horiek guztiek taldean egingo dute lan, artzaintzak XXI. mendeko eremu berrietan izan dezakeen etorkizuna argitzeko.
Foroa bukatzen denean, Arkide elkartean hainbat lankidetza hitzarmen sinatuko ditu ekitaldira gonbidatutako erakundetako ordezkariekin, ikerketarako, esperimentaziorako eta berrikuntzarako proiektuak garatu ahal izateko.