Zineklub denboraldiaren hasiera

Mireia Bikuña 2011ko urriaren 5a

Bihar, hilak 6 hasiko dute zineklub denboraldia, 20:00etan. Philippe Claudelek zuzendutako Silencio de amor komedia izango da lehen emanaldiko izarra. Aurrerantzean jai ez diren eguen guztietan emanaldi bana egingo dute, maiatzera arte.

Bestalde, aste bukaeran, zapatuan eta domekan 17:00etan, hasi dituzte umeendako zinema-emanaldia. Oraingoan Cars 2 pelikula emango dute. Helduendako emanaldietan El origen del planeta de los simios emango dute: egubakoitzean 22:30ean; zapatuan 22:30ean; domekan 19:30ean eta 22:30ean; eta astelehenean 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak