Oñati-Arantzazu autobus zerbitzuan neguko ordutegia

Mireia Bikuña 2011ko urriaren 5a

Hilaren 1etik ordutegia aldatu dute Oñati eta Arantzazu lotzen dituen linean. Autobusa gutxiago ibiliko da domeka eta jaiegunetan, eta arratsaldeko lehen orduetan –13:30etik 15:30era– ez da zerbitzurik egongo. Urrian autobusa erabiltzen dutenei inkesta egin diete zerbitzuaren eta ordutegiaren gainekoak galdetzeko. Oñatitik 10:30ean eta 15:30ean eta Arantzazutik 12:00etan eta 17:00etan irteten diren autobusak Arrikrutzen geratuko dira. Informazio gehiago hemen

Aurrerantzean Oñatiko lehen autobusa 08:30ean irtengo da, eta azkena 17:30ean. Aldiz, Arantzazuko lehen 09:00etan abiatuko da eta azkena 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak