Ziklo kros taldea izango du Oñatik

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 4a

Oñatik ziklo kros taldea izango du aurrerantzean eta talde horren aurkezpena egingo dute oraingo zapatuan Arrikrutz-Oñatiko Koben harrera etxean, 12:30ean. Arrikrutz-Oñatiko Kobak babestutako ekipoan, bost oñatiar daude. Hiru kadete mailan; beste bat jubeniletan eta beste bat 23 urtez azpikoen mailan.

Oñati Ziklo Kros Taldeak 2011-2012 denboraldian 20 frogatan parte hartuko du. Besteak beste, Euskal Herria, Burgos eta estatu mailako bestelako txapelketetan.

Zuzendari lanetan Josu Alberdi eta Ruper Arkauz, eta mekanikan Jon Arkauz arituko dira.

Arrikrutz-Oñatiko Kobak izango da babesle nagusia, Lizarralde Kirolak eta Rogerrekin batera.

Zapatuko aurkezpen ekitaldian, bizikleta munduko elkargune bihurtu nahi  Arrikrutz-Oñatiko Kobako harrera etxea.

Aurkezpen ekitaldian parte hartuko dute Oñatiko Udalak, Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziaren bitartez, eta Oñatiko Ziklo Kros Taldeak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak