Cayetana Fitz-James Stuart, XVIII. Albako Dukesa, gaur ezkondu da Oñatiko San Migel Parrokian. Alfontso Diezekin, Oñatiko Duke berriarekin, eskutik helduta ikusi ditugu herriko plazan. Ospakizunean, Aita santua, Vatikanotik propio etorritakoa, eta Fran Rivera torero ospetsua ere ikusi ditugu. Egun aproposa aukeratu du bikoteak jai giroan disfrutatzeko. Errosaixo Bixamon egunean, Karibetik etorritako piratak, Arantzazuko Gomistegiko ardiak eta Hawaitik etorri berri diren neskek, besteak beste, Oñati, kolorez jantzi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.