Upeltegiak eraikinaren seien bat bakarrik hartzen du eta Juanito Zelaiak ez digu zehaztasun gehiegi eman nahi izan eraikinaren erabilpenaren gainean: "Nire buruan dago, baina oraindik ez dut publiko egingo. Gauza bat aurreratu dezaket, eta da euskal kulturari eskainitako eraikina izango dela".
Zelaia pozik dago lanak amaitzear daudela ikusita. "Hamar urte daramatzat zain eta nahiko nuke hil aurretik amaituta ikustea", diosku barrezka.
Lanak urte honetan amaitzea aurreikusten dute eta lanak amaitu ostean mahasti gehiago ipiniko dituzte eraikin berriaren inguruan. Modu horretara bost hektareatik zortzi izatera pasatu litzateke Upain Txakolindegia.