Atzo, domeka, 09:45ak inguruan, SOS Deiak-112 telefonoan jaso zuten deia gizonezko batek bularrean mina zuela esanez. Egoeraren larrialdia ikusita, Ertzaintzaren helikopteroa bidali zuten Eusko Jaurlaritzako larrialdi zentroko teknikoek. Gizonezkoa bilatzeko elkarlanean suhiltzaileak eta Ertzainak ibili ziren inguruan. Zauritutako gizonezkoa bilatzean, bertan erreanimatu behar izan zuten eta helikopteroan eraman Bizkaiko Ospital batera.