Baserritar jantzita, oñatiarrek herriko plaza eta inguruak hartu dituzte

Arritxu Barruso 2011ko urriaren 1a

Egun handia dute gaur Oñatin: Herri Eguna. Eguraldiak lagundu duelako-edo, baina egia dena da azken urteetan baino jende gehiago ibili dela goiz partean behintzat. Unibertsitate ingurua jendez beteta zegoen 11:00ak ingururako. Urtero moduan bazegoen zer ikusi eta batez ere zer dastatu: barazkiak, fruituak, postre gozoak... Taloa jan nahi zutenek ilara luzeak egin behar izan dituzte aurten ere. Jendetza unibertsitate inguruan eta jendetza baita ere herriko plazan, hemen sagardo zaporearekin; 25. sagardo dastatzea izan da aurtengoa.

Zubikoa kiroldegian bapo bazkaldu eta gero arratsaldean, eta batez ere gauean, jarraituko du festak. 18:00etan herri kirol jaialdia egongo da plazan eta gauean, besteak beste, Bizardunak taldearen kontzertua txosna gunean.

Oñatiko San Migel eta Errosaixo jaien gaineko kronika eta argazkia pila bat ikusi ahalko dituzue astelehenean Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak