Txosnaguneko taula gainera Bizardunak nafarrak igoko dira. Musikaz gain, umorea ere jarriko dute Oñatiko jaietan. Bizardunak-en kontzertuaren ondoren erromeria giroa izango da Oñatin: Miren, Agur eta Gorka hirukoteak dantzarako doinu aproposak eskainiko ditu.
Euskal folk doinuak
Euskarazko folk musika egiten dute nafarrek, The Dubliners eta The Poguesen estiloa jarraituz. Folk doinuak politika eta ironiaz beteta dauden letrekin osatzen dituzte. Baina politika ez da jorratzen duten gai bakarra: bai karlistaldiak eta baita langileen egoera ere badira, besteak beste, euren abestietan lantzen dituzten gaiak.
Gizonezkoak eta bizardunak dira Bizardunak taldeko kideak, guztira bederatzi: Asier, biolina; Itzala, txirula; Anderete, mandolina; Iñigo Cabezafuego, abeslaria eta akordeoia; Txotxi Artola, abeslaria; Jose Mari, abeslaria; Txetxu, baxua; Fermin, gitarra; Leroy, bateria eta abeslaria.
2009an sortutako taldea da, eta dagoeneko hiru lan argitaratu dituzte: Euskal Herriko oreoak, 2009an argitaratutako singlea; Bizardunak (2009); eta En zugzwang (2010).