Eraso sexistak artatzeko telefonoa martxan

Mireia Bikuña 2011ko ira. 28a, 16:30

Berdintasun batzordeak jaietan gertatu daitezkeen eraso sexistak artatzeko telefonoa ipini du: 688 67 94 62. 24 ordutan egongo da martxan eta laguntza juridikoa eta psikologikoa emango du. Bestalde, gaur, eguaztena, egubakoitzean eta zapatuanTxaketua inguruan zerbitzuaren gaineko informazio-mahaia ipiniko dute.

Gaian aditua den profesional taldea egongo da. Psikologian eta indarkeria kasuak jasaten dituzten emakumeak artatzen adituak diren eta feministak diren pertsonak.

Bestalde, jai parekideen aldeko pegatinak egin ditu Udalak. Herriko hainbat txokotan ipini dituzte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak