Txantxikuaren jaitsierarekin hasiko dira San Migel jaiak Oñatin

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 28a

Asteburuko aperitiboaren ondotik, gaur sartuko dira bete betean San Migel jaietan Oñatin. 18:00etan, Plazan, Azkona pailazoen eskutik Sustrai bizi-biziak ikuskizuna iragarri dute. Ondoren, kalejira txarangarekin eta 20:00etan txupinazoa eta txantxikuaren jaitsiera. Aurten 10 urte betetzen ditu, gainera, txantxikuaren jaitsierak. Txosnagunean izango da hori. 23:00etan, ostera, nagusien danborrada. 45. urtea du aurten.

Astelehenera arte, festa eta juerga izango dira nagusi, hortaz, Oñatin. Gaur, gainera, gaupasa eguna izendatu dute eta bihar goizean, 8:30ean, Txosnagunean, gaupaseroen argazki erraldoia iragarri dute. Aurretik, txokolatea banatuko dute toki berean.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak