Gogoratu Guran: "Ez dira izen soilak; pertsonak dira eta argazkiak biltzeko laguntza behar dugu"

Maider Arregi 2011ko irailaren 26a

Faxismoaren biktimei hitza emateko, justizia bila, Gerrako garrak Oñatin dokumentala aurkeztu dute. Santa Ana antzokia gainezka, faxismoaren biktimei egindako omenaldiak barruak mugitu ditu.

Gogoratu Guran taldeko Idoia Etxeberriak, bi aldeetako 121 hildako izan zirela Oñatin gogorarazi zuen. Hain zuzen ere, Oñatin izan zen Gipuzkoan errepresio handiena jasan zuen herrietako bat: denera 737 herritar zigortu zituzten era batera edo bestera. Baina hildako askoren argazkiak falta dira.

Horregatik, eta izen bat baino gehiago direlako, pertsonak direlako, argazki horiek batzeko deia egin zuten atzo jendaurrean. Omenaldian, jendearen izenaz gain, euren argazkiak, aurpegiak ere ikustea merezi duela, gaineratu zuen Etxeberriak.

Santana aretoa inoiz ez bezala beteta, asko eta asko pasilloan eserita, zutik geratu zen. Beste asko, berriz, kanpoan.

Liburua urte bukaerarako

Pentsaera askoko 50 testigantza inguru batu dituzten liburuak, urte amaiera ikusiko du argia. "Zigortu asko izan ziren, abertzaleak, ezkertiarrak, errepublikarrak, anarkistak edo haien senide zirenak. Batzuk baztertuak geratu ziren eta besteak goratuak".

75 urteko isiltasuna asko dela eta herritarrek gertatutakoa jakiteko eskubidea aldarrikatu zuen Etxeberriak. Liburuak, bereziki, emakumeek gerran egindako lan garrantzitsua azpimarratuko duela ere gaineratu zuten atzoko aurkezpenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak