Asteetan gogor entseatu ostean, emaitza borobila izan zen zapatu arratsaldekoa. Danbor-jotzaile, sukaldari, gastadore, barrilero, elkarteetako banderadun eta iñude papera primeran bete zuten haurren danborradan parte hartu zuten Oñatiko 150 gaztetxok. Ilusioa eta urduritasuna nagusi, ume eta guraso guztiek zuten baina, irribarre ederra aurpegian marraztuta. Aurten, zaldi gainean Txantxiku Ikastolako ikasleei tokatu zaie joatea. Hala, Asier Igartuak eta Leire Barrenak gidatu zituzten ume guztiak kalerik kale. San Migel ereserkiak lagunduta, danbor hots indartsuek jaiei hasiera polita eman zieten zapatu iluntzean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.