Aurreko urteetan baino parte hartzaile gutxiago izan ditu Oñatiko pintura lehiaketaren 9. edizioak. Ala ere, antolatzaileak pozik agertu dira izandako parte hartzearekin eta baita bertan izandako mailarekin.
Bi lehiaketa antolatu zituzten Oñart Oñatiko arte taldeak: nagusiena,16 urtetik gorakoa; eta gazteena, 16 urtetik beherakoa. Nagusien lehiaketan 11 margolarik eman zuten izena eta epaimahaiaren ustez,Anton Urrestiren margoa izan zen horietatik onena. Egindako lanarengatik Urrestik 600 euroko saria jaso zuen. Gazteetan, berriz, Ines Uriartek margotutako pintura izan zen onena.
Margolanekin erakusketa
Atzoko lehiaketan aurkeztutako hamasei lanekin Oñartek erakusketa egingo du. Erakusketa urriaren 7tik 19ra bitartean izango da kultura etxean.
Sariak
Nagusien mailan:
- Anton Urresti.
- Gurutze Mujika.
- Jokin Telleria.
16 urte azpikoen mailan:
- Ines Uriarte
- Julen Agirre
- Eneko Agirre