Xabi Luis oñatiarrak seigarren egin du Munduko Duatloi Txapelketan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko irailaren 25a

Aste bukaeran izan dira Munduko Duatloi Txapelketak Gijonen; eta, haian zuzen, gaur goizean jokatu dute 20-24 urtekoen proba. Xabier Luis oñatiarrak maila horretan parte hartu du (23 urte ditu) eta seigarren egin du. Probaren ondoren harekin berba egiteko aukera izan dugu eta adierazi digu ez zuela espero horrelako emaitza onik egitea.

"Uste baino emaitza hobea izan da. Lehenengo 10 kilometroetan gustura ibili naiz, gogor. Gero, bizikletan lasai joan naiz eta azkeneko 5 kilometroak gogorrak izan dira", azaldu du Luisek.

"Azkeneko iritsiko nintzela uste nuen"

"Lasterketa hasieran atzeko postuetan irten dut eta pentsatzen nuen azkena iritsiko nintzela. Anaiak esaten zidan laugarren nindoala, eta azkenean seigarren postuan amaitu dut", gaineratu du.

Pozik zegoen oñatiarra emaitzarekin. Orain, hilabete inguru atseden hartuko du eta azaro inguruan ekingo ditu berriro ere entrenamenduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak