Lehenengo zatian oñatiarrak egin ziren baloiaren jabetzarekin eta partiduaren kontrola izan zuten; hala, 20. minutuan Roberto Idigorasek gola egin zuen. Ondoren, pare bat aukera garbi izan zituzten oñatiarrek bigarren gola egiteko, baina ez zuten baloia sareetan sartzea lortu.
Asier Ugartek langa jo zuen
Atsedena gainean zela Pasaiak 1-1ekoa egin zuen; eta, bigarren zatian, falta baten ondoren 2-1 aurreratu ziren pasaiatarrak. Azken minutura arte borrokatu zuten oñatiarrek: Asier Ugartek aukera garbia izan zuen, baina langa jo zuen.