Bizkor gidatu ere. 18:00etan Santa Marinatik atera ziren eta Herriko Plazan ziren 18:30 alderako. Behin hara ailegatuta, hori bai, errepertorio zabala eskaini zuten eta San Migel ereserkiarekin itxi zuten danborrada. Behin bukatuta, danborrak eta beste itzuli eta gogotsu heldu zieten gozoki zorroei! Eguraldi aparta lagun, jende askok jarraitu zuen atzo umeek egindako saioa.