Guztien aurretik zaldunak joango dira. Ikastetxea aldatzen dute urtero, eta bihar Txantxiku Ikastolakoak izango dira: Asier Igartuak eta Leire Barrenak gidatuko dituzte ume guztiak kalerik kale. Azken ekitaldia plazan egingo dute. San Migel ereserkiarekin bukatuko dute danborrada.