Ipuin bakoitzak liburua eta CDa izango ditu. Liburuan, ipuin musikatuan kontatutako istorioa jasoko da ilustrazioen bidez. Liburua osatzeko denbora-pasak eta ipuinarekin zerikusia duten beste hainbat ekintza izango ditu: hizki-zopak, logika lantzeko ariketak, eskulanak, jokoak...
Bilduma osatuko duten ipuinak, ipuin musikatuak izanik, argumentuak bat egingo du musikarekin. Hori horrela, ipuinaren narrazioak eta abestiak CD baten jasoko dituzte. "Ipuina irakurriaz bat, narrazioak eta abestiak entzun ahal izango dira", esan digu Biainek.
Gainera, bigarren bertsio baten musikaren playback-a jasoko dute, haurrek ipuina antzeztu eta abesteko aukera izateko.
Bi edo hiru urtetan
Ganbarakoek esku artean duten materiala 3-9 urte arteko umeendako da. "Ekintza guztiak jolas moduan planteatuko ditugu, alde pedagogikoa baztertu gabe", dio Biainek.
Proiektua orain hasi dute, eta bi edo hiru urte barru bukatzea espero dute. Abenduan egingo dute lehen bi ipuinen aurkezpen ekitaldia.