Eguzki plaka horietako bat edo gehiago –gehienez zortzi– kontzesioan hartzeko aukera dute herritarrek 25 urterako, eta han produzitzen den energiaren salmentatik etekina aterako dute.
Aldundiak wegbgune bat du informazioa zabaltzeko: www.gipuzkoafv.net. Eguzki plakak erosteko interesa dutenek simulazio bat egiteko aukera dute: erosi gura duten plakak zehaztu, norberak duen nomina ipini, eta orriak zuzenean kalkulatzen du zenbateko etekina aterako dion eguzki plakari.
Gutxieneko inbertsioa 800 euro da, eta gehienezkoa 6.000 euro. Errentagarritasuna %8 ingurukoa izatea aurreikusten dute.