Ondarroako Aurrerak merezita eraman zituen hiru puntuak Azkoagainetik: 1-3

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 19a

Ondarroako Aurrerak partidu ona egin zuen atzo Azkoagainen eta merezita eskuratu zuen garaipena. Etxeko taldeak ezer gutxi egin ahal izan zuen bigarren zatian bizkaitarren erasoko jokaldien aurrean. Jaun eta jabe izan ziren Ondarroakoak atsedenaldiaren ondoren.

0-1ekoa 48. minutuan iritsi zen eta kontraerasoan beste bi gol egin zituzten. Partiduaren azken minutuetan etorri zen Aloñakoen gol bakarra: Asier Ugarte izan zen golegilea.

Liderrari bisita

Oraindik goiz izan arren, Andoni Azkargortaren taldeak orain arte jokatutako bi partiduak galdu ditu. Bisita zaila izango dute asteburuan, Pasaia liderraren etxean jokatuko baitute oñatiarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak